Juan Jose Vicente Mitxelena
Gipuzkoako ahaldun nagusia, alkate eta pertsonaia publikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Jose Vicente Mitxelena Larrainzar (? - Tolosa, Gipuzkoa, 1817ko urtarrilaren 15a)[1] gipuzkoar politikaria izan zen. Hainbat aldiz hautatu zuten probintziako ahaldun nagusi, eta Donostiako alkate ere aritu zen hiriburuak bizitako historia garaikideko une oso kritikoetan, bereziki Konbentzioaren Gerran frantses armada iraultzailea Donostian sartzean eta 1813ko Donostiaren suntsipenaren ondoren.
Datu azkarrak Donostiako alkate, Bizitza ...
Juan Jose Vicente Mitxelena | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | Tolosa, ? | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Itxi
Euskal Herria XVIII. mendearen bigarren zatian astintzen zuen foruen eta aduanen gatazkan, bere ahotsa altxa zuen 1766tik 1778ra Espainietako Koroak emandako liberalizazio erregelamenduen kontra eta foruen alde.