Julian Tuwim
poeta poloniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Julian Tuwim (Łódź, 1894ko irailaren 13a - Zakopane, 1953ko abenduaren 27a) poloniar olerkaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Julian Tuwim | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Łódź, 1894ko irailaren 13a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Zakopane, 1953ko abenduaren 27a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Military Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Stefania Tuwimowa |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | esperantoa poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea, esperantista, haur literatura idazlea, itzultzailea, kazetaria, antzerki zuzendaria eta prosalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Polish PEN Club (en) Polish Writers' Union (en) Związek Zawodowy Literatów Polskich (en) |
Itxi
Jatorriz judua zen eta zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen Varsoviako Unibertsitatean. 1918an, Poloniaren independentzia berreskuratu ondoren, Skamander poeta esperimentalen taldea sortu zuen Antoni Słonimski eta Jarosław Iwaszkiewiczekin batera.
Bere poesiaren ezaugarri nagusiak hiriko bizitzaren baikortasuna, bizitasuna eta laudorioa izan ziren. Satira erabili zuen eta iseka egin zien iluntasunari, burokraziari eta nazionalismoari. Kabareterako eta haurrentzako lanak ere idatzi zituen.
Bigarren Mundu Gerraren hasieran Poloniatik ihes egin zuen eta 1946an itzuli zen. Poloniako Literatura Akademiaren Urrezko Ereinotza jaso zuen 1935ean.