From Wikipedia, the free encyclopedia
Kable ardazkidea bi eroale zentrokidez osatutako kablea da. Erdiko eroalea edo nukleoa, kobrezko hari solidoz egina dago, geruza isolatzaile batez inguratua. Honek kanpoko eroaletik babesten du, azken hau aluminioz edo kobrez osatutako sare bat da. Kanpoko eroaleak apantailamendua eragiten du eta gainera korronteen itzulerarako balio du. Egitura osoa geruza isolatzaile batek babesten du. Kable ardazkide mota ugari dago, diametro eta inpedantzia ezberdinekoak. Erabileren artean banda zabaleko komunikazio sareak (telebista kablea) eta banda baseko kableak (Ethernet) aipa daitezke. Orokorrean, kable ardazkideak ez du kanpoko interferentzien eragina jasaten eta ondorioz, garraio abiadura handia lor daiteke distantzia luzetan.
LAN sareetan bi motako kable ardazkideak erabili ohi dira: lodia eta mehea. Erabilitako kablearen arabera 300 Hz eta 3000 MHz arteko banda zabalerak lor daitezke. Gainera, bi zuntz optiko mota ere erabiltzen dira, monomodoa eta multimodoa.
Zuntz optikoaren erabilera masiboaren aurretik, ardazkidea oso erabilia zen maiztasun-zatiketa bidezko multiplexazioan (FDM, Frequency Division Multiplexing) oinarritutako transmisio sistema analogikoetan.
Halaber, denbora-zatiketa bidezko multiplexazioan (TDM, Time Division Multiplexing) oinarritutako sistema digitaletan, 64 kbps-ko 7000 kanal igor zitezkeen.
Transmisio hauetan erabilitako kableak LAN sareetan erabiltzen denaren egitura desberdina zuen. Izan ere, lurperatuta instalatzen zenez, trakzio eta presio esfortzuen aurreko babesa behar zuen. Hori dela eta, ohiko babesez gain, altzairuzko oskol bat izaten zuen.
Ardazkide mota bi daude:
Bi inpedantziako kable ardazkideka daude:
Ondoko taulan, kable ardazkide mehearen kableri motaren hurbilketa bat besterik egin nahi izan dugu:
Kablea |
Deskribapena |
RG-58 /U |
Kobrezko muina |
RG-58 A/U |
Pare kordatuko muina |
RG-58 C/U |
RG-58 A/U baina eskakizun militarrentzako |
RG-59 |
Banda-zabalerako transmisioa (telebista bezalako seinalea) |
RG-6 |
RG-59 baino diametro handiago eta maiztasun handiagoak onartzen ditu baina gainera, banda-zabalerako ere erabil daiteke |
RG-62 |
ARCNET sareak |
Irizpideak |
Pare kordatua |
Banda zabaleko ardazkidea (mehea) |
Banda zabaleko ardazkidea (lodia) |
Zuntz optikoa |
Banda-zabalera (0-N Hz) |
Erdiko |
Erdiko |
Altu |
Oso altua |
Datu-transferentziaren fidagarritasuna |
Baxu |
Altu |
Altu |
Oso altua |
Interferentzia probabilitatea |
Altua |
Erdiko |
Baxu |
Bat ere ez |
Transmisioaren segurtasuna |
Baxu |
Baxu |
Baxu |
Altu |
Luzera |
Baxu |
Erdiko |
Altu |
Oso altua |
Instalazioa |
Erraza |
Erraza |
Erdiko |
Oso zaila |
beste irizpideekin:
Irizpideak '''' |
Pare kordatua (10BaseT) |
Ardazkide mehea (10Base2) |
Ardazkide lodia (10Base5) |
Zuntz optikoa |
Prezioa |
Merkeena |
Pare kordatua baino garestiagoa |
Ardazkide mehea baino garestiagoa |
Garestiena |
Gehienezko luzera erabilgarria* |
100* metro |
185 metro |
500 metro |
2* kilometro |
Transmisio-abiadura** |
10-100 Mb/s |
10-100 Mb/s |
10-1000 Mb/s edo eghaigo |
1-2Gb/s edo gehiago |
Kablearen malgutasuna |
Malguena |
Pare kordatua baino malgutasun gutxiago |
Pare kordatua baino malgutasun gutxiago |
Ez malgua |
Instalazioa |
Oso erraza |
Erraza |
Erraza |
Zaila |
Interferentzien kontrako babesa |
Txarra |
Ona |
Ona |
Oso ona |
Errepikagailuen arteko distantzia |
2-10 km |
1-10 km |
1-10 km |
10-100 km |
Konektore mota |
RJ-45 (ISO 8877) |
BNC |
AUI |
SC, ST |
Transmisioren segurtasuna |
Gutxi |
Gutxi |
Gutxi |
Asko |
Erabilera nagusiak |
Bulegoko ia sare guztietan (ethernet). UTP: instalazio txikietan STP: Token Ring sareko edozein tamainetan |
Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan |
Segurtasun handiko instalazio erdi eta handietan |
Abiadura eta segurtasun handiko edozein motatako instalazioetan |
* Teknologia aurreratzen doan heinean gehienezko luzera handitzen da.
** Kable batentzako transmisio-abiadurak ez daude hertsiki mugatuak. (hau da, abiadura muga gaindi daiteke)
Ze lekutarako erabilgarriak:
Kable mota | ERABILI |
EZ ERABILI |
Pare kordatua |
Instalazio errazetan non ekipoen arteko konexioak errazak gertatzen diren |
LAN sareak uhin elektromagnetikoen aurka babesa behar duenetan |
Kable ardazkidea |
Distantzia handiagoko transmisioak egiteko |
Ekipoak lekuz maiz aldatzen direnetan |
Zuntz optikoa |
Datuak distantzia handietan, abiadura handiz eta modu seguruan bidali nahi direnean |
Aurrekontu apala. Ez baduzu eskarmenturik honelako gailuak instalatzen. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.