Kanalape - Wikiwand
For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Kanalape.

Kanalape

Koordenatuak: 43° 23′ 00″ N, 2° 40′ 48″ W / 43.38333°N,2.68000°W / 43.38333; -2.68000

Artikulu hau Gautegiz-Arteaga udalerriko hondartzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanala (argipena)».
Artikulu hau Gautegiz-Arteaga udalerriko hondartzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanal (argipena)».

Bizkaiko hondartza. Gautegiz-Arteagako udalerrian kokatzen da.

Ezaugarriak

Gautegiz-Arteaga herriaren Kanala auzoan dagoen hondartza hau, Gernikako itsasadarraren barrukaldean dago, eskuinaldean. Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangelu batzen dituen BI-3234 errepidean, Kanala auzoko elizaren plazatik behera dagoen bide batetik heltzen da. Gernikako itsasadarreko korronteek, arriskua suposa dezakete. Guztira 370 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 106.000 m2-ko azalera dauka eta 42.000 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea ona da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua txikia da. Hondartza nahiko basatia eta ez oso ezaguna da. Bela, eta piraguismoa praktikatzeko egokia.

Jakingarriak

Itsasbehera denean, Kanalako ostra-haztegia izan zenera oinez joan daiteke.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Kanalape
Listen to this article