Bizkaia
Euskal Herriko lurraldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko golkoa) du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217 km² eta 1.158.439 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilboaldeak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Bizkaia (argipena)»
Bizkaia | |||
---|---|---|---|
Bizkaiko Lurralde Historikoa | |||
| |||
![]() | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Bilbo 43°15′44″N 2°57′12″W | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 2.217 | ||
Punturik altuena | Gorbeia | ||
Mugakideak | Gipuzkoa, Araba, Burgosko probintzia eta Kantabria | ||
Administrazioa | |||
Ahaldun Nagusia | Unai Rementeria (EAJ) | ||
Unai Rementeria | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.154.334 (2021)![]() | ||
Dentsitatea | 520,67 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
bizkaia.net |
Hiriburua Bilbo da.