Kanpai-formako ontzien kultura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanpai-formako lurrontzi edo kanpai-formako ontzi[2] Mendebaldeko Europan Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan garatu zen kultura arkeologikoa da. Frantsesez zein gaztelaniaz campaniforme izenarekin da ezaguna, eta ingelesez Beaker culture esaten zaio. Bere kronologia eta interpretazioa eztabaidagarriak dira eta hori buruzko literatura zientifiko zabala sortu dute. Erradiokarbonoak Europa osoko kanpai-formako ontzietan emandako datuei esker, aztarnarik zaharrenak Behe Tajon (Portugalen) sortu ziren K.a. 2900 eta K.a. 2500 artean.[3] Beste aditu batzuek, berriz, K.a. 2400 inguru sortu eta K.a. 1800 inguru desagertu zela diote.[4]
Kultura honen ezaugarri nagusia kanpai alderantzikatuaren itxura duten ontzi dekoratuak dira, Europa osoko hilobi-eremuetan agertu direnak: Iberiar penintsula osoan, mendebaldeko Mediterraneoko uharteetan, Frantziako kostaldean, Britainia Handian eta Irlandan, Herbehereetan eta erdialdeko Europan.
Ontzi hauek kobrearen metalurgiaren hedapenarekin estuki lotuta dago, hain non hedapen honen fosil indize bilakatu baitira.[5]