Kataluniako geografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kataluniako geografia mugatzen dute ekialdean Mediterraneo itsasoak, iparraldean Andorrako estatuak eta Frantziako mugan dauden Ekialdeko Pirinioek, mendebaldean Aragoi autonomia erkidego espainiarrak eta hegoaldean Valentziako Erkidegoak. Erdi Arotik gainerako mediterranear herrialdeekin nahiz Europako kontinentearekin harreman oparoak izatez erraztu izan dio.
Kataluniak 32.000 km² inguruko azalera du, hortik %43.4 basoak, %28.7a nekazaritza eta soroetarako erabilia, %15.7a larre eta zelaiak direlarik, %6.7a hirigune edo herriguneak, % 1.1 ibaiak, urtegiak eta lakuak eta %4.6 zehaztu gabeko jardueratarako erabilia.[1] Ipar Kataluniak bestela 4.116 km2-ko azalera du. Kataluniak erlatiboki azalera txikia duela kontuan harturik, aniztasun geografiko nabarmena du.