![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Kbus.jpg/640px-Kbus.jpg&w=640&q=50)
Kbus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kbus Barakaldo udalerri barneko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Barakaldoko Udalaren menpe dagoena, eta Euskotren Autobusa, ADNOR eta Transitia eragileen behin-behineko enpresa elkarteak ustiatuta. Hasiera batean Barakaldoko tranbiak egingo lukeen ibilbide antzekoari jarraitzen bazion ere, eta lehenengo autobus linea behin-behinekoa zen arren, gaur egun zerbitzua bi lineaz osatzen da, eta tranbia linearen eraikuntza oraindik ez da hasi.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garraio mota ...
Kbus | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Autobusa |
Lineak | 2 |
Geltokiak | 64 |
Bidaiariak | 830.705 (2017) |
Jabea | Barakaldoko Udala |
Webgunea | www.kbus.es |
Ustiapena | |
Hasiera | 2011ko apirilaren 16a |
Eragilea | Euskotren Autobusa, ADNOR, Transitia |
Maiztasuna | 20' 30' 60' |
Itxi
Zerbitzua 2011ko apirilaren 16an jarri zen martxan, eta urte horretan 278.658 bidaiari izan zituen.[1] Ordutik, urtez urte bidaiari kopuruak gora egin du, eta 2017an bi lineek 830.705 bidaiari garraiatu zituzten.[2]