Klaudio Sagartzazu
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Klaudio Sagartzazu Sagartzazu, izengoitiz Satarka (Hondarribia (Gipuzkoa), 1895eko urriaren 30a - ib., 1971ko azaroaren 23a) euskal olerkigilea izan zen. Etxegintzan lan egiten zuen, ogibidez. Gerraurrean lirika erromantikoa landu zuten olerkarietako bat izan zen, Jautarkol bezala. Ildo horretan, 1922an, Txinpartak izeneko olerki-bilduma argitaratu zuen. Gerra ondoren olerkiak idazten jarraitu zuen. 1957an bigarren olerki bilduma argitaratu zuen, Intza begietan izenburupean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1966. urtean. Euskal-Erria, Euskalerriaren Alde, Euskal-Esnalea, El Bidasoa, Gure Herria, Hermes, Euzko Deya, Ondarribi, Egan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere olerkiak.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Klaudio Sagartzazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1895eko urriaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Hondarribia, 1971ko azaroaren 23a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Izengoitia(k) | Satarka |
![]() |
Itxi