Konputazio paralelo
konputagailuak progranmatzeko modua, non kalkulu asko aldi berean prozesadore askotan paraleloan egiten diren / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paralelismoa konputazio modu bat da, hainbat kalkulu aldi berean paraleloan egiten dituena,[1] problema handiak hainbat problema txikitan banatzeko printzipioan oinarrituta dago, gero problema txiki horiek paraleloan ebazteko. Paralelismoa urte askotan erabili da, batez ere Errendimendu Handiko Informatikarako.
Konputagailuek prozesadore bakar bat erabili ohi dute programa informatikoak eta aplikazioak exekutatzeko. Prozesadoreak, urteak pasa ahala, gero eta azkarragoak bihurtu dira, eta prozesadore bakar baten konputazio-ahalmena nahikoa izan ohi da eguneroko aplikazioetarako (adib., bulegotika, bideoa, argazkiak, jokoak). Hala ere, hainbat aplikaziotan, prozesadore bakar batekin lor daitekeen exekuzio-abiadura ez da nahikoa emaitzak behar den denbora-tartean eskuratzeko. Aplikazio horiek oso arlo desberdinetakoak izan daitezke: datu-base handiak kudeatzea (Google, esaterako), online merkataritzako zerbitzuak (Amazon...), irudien prozesamendua (zientzian zein zinema-industrian), ingeniaritzako eta zientzietako aplikazioak (eguraldiaren iragarpena, genetika, astrofisika, fisika kuantikoa eta nuklearra, kimika, farmazia, prozesuen simulazioak...) eta abar.
Exekuzio-abiadura handiagoak (100, 1.000, 10.000... aldiz handiagoak) lortzeko, irtenbide bakarra dago: aldi berean prozesadore asko modu koordinatuan erabiltzea, hau da, paralelismoa erabiltzea. Paralelismo hitzarekin hau adierazi nahi dugu: programa baten exekuzioa hainbat prozesadoreren artean banatzen dela, eta prozesadoreek paraleloan, batera, lan egiten dutela.[2][3]