Konstantinoplaren erorialdia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konstantinoplaren erorialdia 1453ko apirilaren 6 eta 1453ko maiatzaren 29 arteko setioaren ondoren Mehmed II.a otomandar sultanaren Bizantziar Inperioko hiriburuaren konkista izan zen. Hiria Konstantino XI.a Paleologoa enperadoreak defendatu zuen.
Konstantinoplaren erorialdia | |||
---|---|---|---|
Otomandar-bizantziar gerrak | |||
Konstantinoplako setioa, 1499an margotua. | |||
Data | 1453ko apirilaren 6a – 1453ko maiatzaren 29a | ||
Lekua | Konstantinopla | ||
Koordenatuak | 41°01′48″N 28°56′06″E | ||
Emaitza | Otomandar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Konstantinoplaren erorialdiak Bizantziar Inperioaren amaiera ekarri zuen, 1100 urte baino gehiago iraun zuen Inperioarena. Galera kristautasunarentzat izugarrizko kolpea izan zen. Konkistaren ondorioz, Mehmedek Konstantinopla bere hiriburu berri bilakatu zuen. Greziar eta greziarrak ez ziren intelektual batzuek hiritik ihes egin zuten setioa baino lehen eta setioa eta gero, batez ere Italiara. Batzuen ustez, ihesaldiak pizkundea bultzatu zuen. Edonola ere, hiriaren eta inperioaren galerak Erdi Aroaren amaiera ekarri zuen[6].