Konstituzio plaza (Donostiako Plaza Berria)
eraikitako euskal ondare nabaria Donostian / From Wikipedia, the free encyclopedia
Donostiako Plaza Berria edo Konstituzio Plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen plaza bat da, Parte Zaharraren erdialdean. 1722koa denez, lekuak 300 urte bete zituen 2022an.[1][2] Euskaraz eta modu herrikoian, Plaza Berria izena erabili zen XX. mende erdialde arte. Beste hainbat hiritako 'plaza berriak' bezala neoklasiko estilokoa da, oinarri karratukoa, eta harrizko arkupeak ditu. Ezaugarri nagusitzat arkupeak dituen plaza honetan ospatu ohi dira hiriko jai handiak (Danborrada, San Tomas feria, San Juan sua. Aste Nagusiko dantza alardeak...).
Konstituzio plaza (Donostiako Plaza Berria) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Parte Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′25″N 1°59′06″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1722, 1817 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pedro Manuel Ugartemendia |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005140 |
767 | |
Bertan dago, halaber, Donostiako Udaletxe zaharra, gerora Udal Liburutegi izandakoa. Gaur egun Donostia Kulturaren bulegoekin batera Liburutegiaren funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak daude bertan.