Koronelari ez dio inork idazten
From Wikipedia, the free encyclopedia
Koronelari ez dio inork idazten (jatorrian, gaztelaniaz, El coronel no tiene quien le escriba) Gabriel García Márquez kolonbiar idazlearen bigarren eleberria da, 1961. urtean argitaratua. Gerran borrokatzearen ondoriozko pentsioaren zain dagoen koronel zahar baten bizipenak kontatzen ditu. Agurea emaztearekin bizi da eta arazo ekonomiko larriak ditu, pentsioa ez zaiolako heltzen. XX. mendeko literatura hispanoamerikarreko pertsonaia maitagarrienetako bat da.
Koronelari ez dio inork idatzen | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Gabriel García Márquez (1961) |
Argitaratze-data | 1961 |
Generoa | Eleberri laburra |
Jatorrizko izenburua | El coronel no tiene quien le escriba |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaletxea | Harper (en) eta Norma Editorial |
Herrialdea | Kolonbia |
ISBN | 978-84-9759-235-2 |
OCLC | 234241843 |
Euskaraz | |
Izenburua | Koronelari ez dio inork idazten |
Itzultzailea | Tomas Sarasola |
Argitaratze-data | 1992 |
García Márquezek berak eleberria bukatu ostean aitortu zuen bere ordura arteko nobelarik sinpleena izan zela hura. Egilearen ohiko bereizgarrietako asko ez dira antzematen obran: ez dago argumentuaren saltorik, ez fenomeno fantastiko eta errealen arteko nahasketarik, ezta García Márquezen testuetan nabarmendu ohi diren beste xehetasun batzuk ere. Eleberriak, autoreak adierazi zuenez, itxaronaldiaren aurreko urduritasun sentimendua islatu nahi du.
Egileak bere liburu onena dela adierazi izan du: “Nik uste dut, zalantzarik gabe, nire libururik onena dela. Gainera, eta hau ez da boutade bat, Cien años de soledad idatzi behar izan nuen Koronelari ez dio inork idazten irakur zezaten"[1].
Eleberria argitaratu eta urte askotara, 1999an, Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak zinemara eraman zuen obra, jatorrizko izenburuarekin.
Euskarazko itzulpena Tomas Sarasolak egin zuen eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen 1992an, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.