Kuku-belar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kuku-belar
Remove ads

Kuku-belarra (Aquilegia vulgaris) Aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...

Ezaugarriak

Landare belarkara da, bizikorra eta adarkatua, 35-150 cm ingurukoa. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira, behealdekoak handiak eta txortendunak, goialdekoak hirugingildunak. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak, eta bost ezproi gakodun, petalo-itxurako sepaloak eta estaminodio kamutsak dituzte.

  • Ugaltze organoak:
    • Infloreszentzia-mota. Zima uniparo helikoidea
    • Sexu-banaketa: hermafrodita
    • Polinizazio-mota: entomogamoa
    • Loraldia: maiatzetik uztailera
  • Hazia:
    • Fruitu mota: folikulua
    • Barreiatze-mota: epizookoroa
  • Banatze-area: eurasiatikoa. Toki heze eta freskoetan sortzen dira, baso, belardi, erreka-ertz nahiz areketan, 0-1300 m tartean.
Remove ads

Erabilpena

Antzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, janguraren estimulatzaile, diuretiko, sudorifiko; baina, egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido zianhidrikoa duelako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aquilegia vulgaris

Argazkiak

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Kuku-belar
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads