Kukutxeztul
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kukutxeztula arnas aparatuaren gaixotasun kutsakorra da, Bordetella pertussis eta Bordetella parapertussis bakterioek eragindakoa. Herrialde garatuetan kontrolpean dagoen gaitza da, txertaketa masiboari esker. Etengabeko eztul bortitza da kukutxeztularen sintomarik nabarmenena.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Kukutxeztul | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | commensal bacterial infectious disease (en) Bordetella infections (en) |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Bordetella pertussis |
Sintoma(k) | errinorrea, sukarra, Eztula, Apnea, betealdia oka |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura droplet infection (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Eritromizina, demeclocycline (en) eta guaifenesin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | A37 |
GNS-9 | 033 |
DiseasesDB | 1523 |
MedlinePlus | 001561 |
eMedicine | 001561 |
MeSH | D014917 |
Itxi
Gaitza edozein adinetan ager daiteke, baina ohikoagoa da umeen artean. 1950eko hamarkadan azaldutako txertoarekin umeak babestuta geratu ziren infekzioaren aurrean. Azken urteotan, baina, Europako hainbat lurraldetan gaixoen adina aldatu da, eta orain gazte eta helduen artean gertatzen ari dira lehen baino kasu gehiago. Euskal Herrian aitortu beharreko gaitza dugu (5 kasu jakinerazi ziren E.A.E-an 2005. urtean, eta 15 kasu 2004an).