cover image

Arena[1] Bizkaiko hondartza da. Muskizko Pobeña eta Zierbenako Arena auzoen artean dago. Hondartzak 966 metro neurtzen ditu luzetara. Itsasbehera denean 343.382 metro karratuko azalera dauka, eta itsasgora denean aldiz 86.382 metro karratuko azalera. Petronor enpresaren instalazioak gertu ditu.

Table info: Arena, , , , ...
Arena
Ezaugarri orokorrak:
 - Kokalekua Zierbena eta Muskiz
 - Luzera 966 m
 - Batez besteko zabalera 84 m
 - Betetasun maila Handia
 - Urbanizatze maila Erdihirikoa
 - Pasealekua Bai
Hondartza mota:
 - Hondar mota Xehe, ilun
 - Bainuaren egoera Lekuaren arabera
 - Hondartza nudista Bai
Kirolak:
 - Surfa egiteko Oso ona
 - Urpekaritza Bai
 - Besterik {{{beste kirolik}}}
Ingurumena:
 - Landaredia Bai
 - Eremu babestua Bai ([[{{{babestua}}}]])
 - Bandera urdina Bai
Segurtasuna:
 - Arrisku seinaleak Bai
 - Hondartzaina Bai
 - Udaltzaingoa Bai
 - Sorosle taldea Bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat Bai
 - Sarbide mota Oinez
 - Sarbide seinaleztatua Bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua
 - Kanpina Bai
 - Herrigunerako distantzia 0 m
Close

Aipatzekoa da hondartzaren atzean eta Barbadun ibaiaren ertzean dauden dunak, zeintzuek 10,4 ha-ko azalera betetzen duten, eta, gaur egun, Euskal Herrian egoera erdinaturalean dagoen duna-azalera handiena den. Metaketa eoliko horri asko eragin zioten sarbide gisa egindako bideek eta aparkalekuak, baina, gerora, asko handitu da harea-ekosistema horren azalera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Zierbena eta Muskizeko udalek[2] eta Espainiako Gobernuak[3] ingurumena leheneratzeko 1980ko hamarkadaz geroztik egin dituzten lanei esker.

Oops something went wrong: