![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7d/Lactobacillus_sp_01.png/640px-Lactobacillus_sp_01.png&w=640&q=50)
Lactobacillus
Lactobacillaceae familiako bakterio-generoa, gram-positiboa eta zotz-formakoa; elikagaietan (ardoa, frutak, esnekiak eta abar) eta giza gorputzean (ahoa, hesteak, bagina eta abar) aurkitu ohi da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lactobacillus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Anaerobio fakultatiboak dira eta ez dira mugitzen. Batzuetan filamentuetan biltzen dira. Ez dute esporarik sortzen.
Lactobacillus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Lactobacillaceae |
Generoa | Lactobacillus Beijerinck, 1901 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Lactobacillus generoak, Streptococcus-ekin batera, bakterio laktikoen taldea osatzen du. Talde honetako bakterioek metabolismo berezia dute, glukosa hartzitzen baitute azido laktiko sortuz. Hartzidura laktiko horrek garrantzia handia du zenbait industri-prozesutan, jogurtgintzan edo gaztagintzan, besteak beste.
Lactobacillus-en ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:
- anaerobio fakultatiboak
- katalasa (-)
- oxidasa (-)
- glukosaren hartzidura (+) (azido laktikoa sortuz)
- gelatinaren hidrolisia (-)
Bizilekuari dagokionez, genero honetako bakterio batzuk saprofitoak dira, eta beste batzuk komentsalak; azken hauek giza gorputzean aurki daitezke (ahoan, hesteetan edo baginan), inongo kalterik egin gabe. Izan ere, Lactobacillus gehienak ez dira patogenoak.
Azido laktikoa sortzerakoan Lactobacillus-ek ingurumenaren pH jaisten du. Genero honetako bakterioak oso erresistenteak dira pH azidoekiko, eta gai dira hazteko pH oso bajua denean ere (adibidez, jogurt-ean).
Janari eskakizun zorrotzak dituztenez, hazkuntza-inguru aberatsak erabiltzen dira laborategian hazteko.