Laidatxu - Wikiwand
For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Laidatxu.

Laidatxu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mundakako laidatxu hondartza
Mundakako laidatxu hondartza

Koordenatuak: 43° 24′ 17″ N, 2° 41′ 59″ W / 43.40472°N,2.69972°W / 43.40472; -2.69972 Bizkaiko hondartza. Mundakako udalerrian kokatzen da.

Ezaugarriak

Mundakako herriaren erdialdean kokatzen da, Sukarrietarantz doan errepidearen zubi azpian. Ur korronteetatik babestuta dagoen kala txikia da, hala ere, itsasbehera denean, Mundakako itsasadarreko korronteek, arrisku handia suposa dezakete. Guztira 55 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 5.600 m2-ko azalera dauka eta 1.800 m2-ko azalera itsasgora denean.

Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea ere ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Surfa praktikatzeko oso egokia, Mundakako ezker olatu famatua hartzeko surflari ugari etortzen da urtero.

Jakingarriak

Txatxarramendi uhartea eta Laidako hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau, eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua Txorrokopuntan hartzen da.

Kanpo estekak


Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Laidatxu
Listen to this article