From Wikipedia, the free encyclopedia
Honako hauek dira 1950. hamarkadan soul musikaren sorreran ekarpena egin zuten abestien egileetariko batzuk: Clyde McPhatter, Hank Ballard eta Etta James.[1] Gainera, askotan aipatu izan da Ray Charlesek ezagutarazi zuela soul musika bere abesti arrakastatsuei esker; adibidez, 1954ko I Got a Woman.[2] Bobby Womack abeslariak zera esan zuen: «Ray jenio bat zen. Mundua soul musika bihurtu zuen».[3] Charlesek argi adierazi ohi zuen Pilgrim Travelers taldeko Jesse Whitaker abeslariak bere abesteko eran eragina izan zuela.
Bai Little Richard (Otis Redding inspiratu zuena[4]) zein James Brown ere eragin handikoak izan ziren. James Browni soul musikaren aitabitxi ezizena jarri zioten[5], eta Richardek bere burua «rock and rollaren eta rhythm and blues soularen erregetzat» hartzen zuen, bere musikak musika-estilo horien elementuak zituelako eta estilo horietako artistengan eragina izan zuelako.[6]
Sam Cooke eta Jackie Wilson ere soularen arbasotzat hartzen dira askotan.[7][8] Cooke The Soul Stirrers gospel taldearen abeslari nagusia izateagatik bilakatu zen ospetsu, baina gerora musika laikora igaro zen, eta horrek polemika sortu zuen. Bere 1957ko You Send Me abestiari esker ibilbide arrakastatsua hasi zuen pop musikan. Are gehiago, 1962ko Bring It On Home To Me abestiari buruz esan izan da «agian soul esperientzia definitzen duen lehenengo diskoa» dela.[9] Jackie Wilsonek (Cooke eta James Brownen garaikidea) ere ospea lortu zuen musika estiloak nahastuz, batez ere 1957ko Reet Petite arrakastatsuari esker. Eragin handia izan zuen, bereziki abesteko zuen modu dramatikoaren eta bere kontzertuen ondorioz.[10]
Beste zenbait pertsonak bezala, Peter Guralnick idazleak ere Solomon Burke jotzen du pertsona gakotzat soul musikaren sorreran, eta Atlantic Records diskoetxe gakotzat. Burkeren 1960ko hamarkadako lehen urteetako abestiak, Cry to Me, Just Out of Reach eta Down in the Valleybesteak beste, soul musikaren klasikotzat hartzen dira. Honako hau idatzi zuen Guralnickek:
«Soul musika, nolabait, Solomon Burkeren 1961eko Just Out Of Reach lanaren ospearekin batera hasi zen. Ray Charlesek, noski, izugarrizko ospea zuen ordurako (baita Atlanticen ere), eta baita James Brown eta Sam Cookek ere (batez ere pop musikan). Abeslari horietako bakoitza, ordea, isolaturiko fenomenotzat har genezake; Burke eta Atlantic Records batu zirenean soilik has zitekeen antzematen nolabaiteko mugimendu bat».[11]
Ben E. Kingek ere ospea lortu zuen 1961an Stand By Me abestiari esker[3], zeina zuzenean gospel himno batean oinarrituta baitago. 1960ko hamarkadaren erdialderako, Burke, King eta beste batzuen hasierako ospea soul abeslari berriek garaitu zuten, besteak beste Stax diskoetxeko Otis Reddingek eta Wilson Pickettek, zeinek nagusiki AEBko Tennesseeko Memphis eta Alabamako Muscle Shoals hirietan grabatu baitzituzten abestiak. Jon Landauk honako hau esan zuen:[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.