Alabama

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alabamamap
Remove ads

Alabamako Estatua Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, herrialdeko hegoaldean dagoena. Hhiriburua Montgomery da eta hiri nagusia, Birmingham. Iparraldean Tennesseerekin egiten du muga, Georgiarekin ekialdean, Mexikoko Golkoa eta Floridarekin hegoaldean eta Mississippi estatuarekin mendebaldean. Beste estatuekin alderatuz, Alabamak 30. postuan dago azalerari dagokionez eta 23. postua biztanleriari dagokionez, ia 5 milioi biztanle baititu. Estatuak Alabama ibaiaren izena hartzen du ("loditasunaren garbitzailea" esan nahi du): ibai hark estatu osoa zeharkatzen du, Mobileraino.

Datu azkarrak Ereserkia, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Alabama Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dago. 84 kilometroko kosta du eta itsas portu bakarra Mobile da. Estatuaren batez besteko garaiera 150 metrokoa da eta punturik altuena Cheaha mendia da, 734 metrorekin, Apalatxeetan, ipar-ekialdean. Haren azalera Iberiar penintsula osoaren laurdenaren adinakoa da.

Hiri nagusiak

Informazio gehiago Postua, Hiria ...
Thumb
Birmingham, hiririk handiena
Thumb
Mobile, hirugarren hiririk handiena

Konderriak

  • Alabamako konderrien zerrenda
Remove ads

Historia

Eskualdea Hernando de Soto kolonizatzaile espainiarrak hartu zuen 1540. urtean. Ingelesak jabetu ziren gero (1763-1783) eta berriro espainiarren esku egon ondoan (1783-1813), Estatu bihurtu zen 1819. urtean. Gaur egungo beltzak kotoi soroetan lanean ziharduten esklaboen ondorengoak dira. Biztanleria zuriaren joera arrazistak nabarmendu egin dira betidanik Alabaman eta eskubide zibilen aldeko beltzen manifestazio eta altxamenduak ugari izan dira egun arte.

Remove ads

Biztanleria

AEBetako Errolda Bulegoaren arabera, 2008ko uztailean, Alabamak 4.661.900 biztanle zituen, hau da, aurreko erroldarekiko % 4,8ko igoera zuen. Azken errolda horren arabera, estatuko biztanleriaren ia % 75 kaukasiarra da eta ia % 25, afroamerikar.

Gobernua

Alabamako Gobernua 1901ean Alabamako Konstituzioaren ondorioz sortu zen. Konstituzio hori munduko luzeena da, 310.000 hitz baititu: Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa baino 40 aldiz luzeagoa da.

Alabaman agintea hiru botereetan banatzen da: Botere legegilea biganberadun Legebiltzarrak osatzen du: Senatua, 35 kiderekin eta Ordezkarien Etxea, 105 kiderekin. Legebiltzarraren ardura estatu-legeak idaztea, eztabaidatzea, gainbegiratzea edo deuseztea da. Botere betearazlea hainbat pertsonak osatzen dute: haien burua Alabamako Gobernadorea da. Beste kideak Alabamako Fiskal Nagusia eta gobernuko kabineteko partaideak dira. Azkenik, botere judizialalaren aginte gorena Alabamako Epaitegi Gorenari esleitzen zaio.

Remove ads

Alabamar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads