From Wikipedia, the free encyclopedia
Kroaziako Alderdi Sozialdemokrata (kroazieraz: Socijaldemokratska partija Hrvatske) Kroaziako alderdi politiko sozialdemokrata eta europazalea da. 1990an sortu zen Jugoslaviako Komunisten Ligako ondorengo bezala.
Kroaziar Batasun Demokratikoa Hrvatska demokratska zajednica | |
---|---|
Lehendakaria | Andrej Plenković |
Ideologia politikoa | Kristau demokrazia Kontserbadurismo nazionalista Europazaletasuna |
{{{webgunea}}} |
Kroaziar Batasun Demokratikoa (kroazieraz: Hrvatska demokratska zajednica, HDZ) Kroaziako alderdi politiko kristau demokrata da. 1989an sortu zuten kroaziar nazionalista batzuek.
Kroaziako Errepublika Sozialistako gobernuak alderdi anitzeko sistema onartu eta hauteskundeetarako deia egin zuenean, Franjo Tuđman eta kroaziar nazionalista batzuek Kroaziar Batasun Demokratikoa sortu zuten 1989an. Hala ere, alderdi honen hastapenak ia ezkutuan eman ziren, aldarrikapen nazionalistak txarto ikusita baitzeuden. HDZ 1990ko urtarrilaren 25an ofizialki erregistratu zen eta 1990ko otsailaren 24 eta 25ean izan zuen bere I. Kongresua, zeinetan Franjo Tuđman alderdiko lehendakari eta Stjepan Mesić idazkari nagusi bihurtu ziren.
HDZk Kroaziar erbesteratuen diru-laguntza jasotzen zuen, Kroaziaren "muga naturalak eta historikoak" berrezartzea eskatzen zutenak. Kroaziako Liga Komunistatik, jarrera horiek muturrekotzat hartzen zituzten eta beraz ez zuten usten nazionalistek hauteskundeetan irabazteko aukerarik izango zutenik; baina Miloševićen Serbiarekin izandako talka, sentimendu nazionalista piztu zuen Kroazian.
1990ko hauteskunde legegileetan Kroaziar Batasun Demokratikoa atera zen garaile eta Stjepan Mesić lehen ministro izendatu zuten. Bederik, berehala kargua utzi zuen Jugoslaviako Presidentzia Federalean Kroaziako Errepublika Sozialistako kidea izateko, zeinetan lehendakariorde gisa aritu zen.
1991ko ekainaren 25ean Kroaziaren independentzia aldarrikatu zen, baina urriaren 8rako ez zen independentzia gauzatu. Prozesu honetan Jugoslaviako Presidentzia Federaleko lehendakari bezala Stjepan Mesić zegoen jadanik. Orobat, independentziaren aurka Kroaziako gutxiengo serbiarrak azaldu ziren, erantzun bezala Krajinako Serbiar Errepublika aldarrikatu zutenak gerra sortuz.
Kroazia eta Bosnia-Herzegovinaren arteko gerra ere hasita, 1992an hauteskunde presidentzialak ospatu ziren zeinetan nazionalistek berriz ere irabazi zuten. Franjo Tuđman lehendakarigaiak botoen %56,7 lortu zituen lehen itzulian.1993an HDZk bere II. Kongresua ospatu zuen; alderdiak kristau-demokrata bezala definitu zuen bere burua eta Tuđmanek alderdiko lehendakari gisa berretzi zuten.
Kroaziar Batasun Demokratikoak Kroazia politika eta ekonomia sozialistatik kapitalistara gidatu zuen. Ondasun asko lehengo jabeei itzuli zitzaizkien, Eliza ortodoxo eta erbesteratuei besteak beste; eta beste enpresa asko pribatizatu ziren, era ez oso garden batean.
Tuđman, HDZko bando nazionalistenera hurbiltzen ari zen, Gojko Šušak Defentsako ministroak gidatzen zuen fakziora alegia. Honek desadostasunak sortu zituen Bosnia-Herzegovina aurkako gerraren inguruan lehendakaria eta alderdiko talde moderatuaren artean; azken hauek, 1994an, Josip Manolić, Kroaziako Parlamentuko Kondatuen Ganbararen lehendakariak gidatuta, eta HDZko beste pertsonai garrantzitsu batzuen babesarekin, Stjepan Mesić haien artean, alderdia utzi eta beste bat sortzea erabaki zuten, Kroaziar Demokrata Independienteak, (kroazieraz: Hrvatski Nezavisni Demokrati, HND).
1990ko hamarkada osoan, Kroaziar Batasun Demokratikoa alderdi hegemonikoa izan zen Kroazian eta Tuđmanen autoritarea ere bai izan zen hegemonikoa alderdi barruan bere heriotzara arte, 1999ko abenduaren 10ean eman zena.
Tuđman hilda, Vladimir Šeksek bihurtu zen Kroaziar Batasun Demokratikoko lehendakari berrian. Urte horretan hauteskundeak ospatu ziren; lehenik legegileak, zeinetan parte-hartze altua egon zelarik, zentro-ezkertiar indarrek osaturiko koalizioak HDZ garaitu zuen eta bigarrenak berriz, presidentzialak, non berriz ere HDZak atera zen galtzaile, Stjepan Mesić, alderdiko kide ohia garailea izanik eta Kroaziako lehendakari berrian bilakatuz.
Dohakabeko emaitz hauen aurrean HDZk lehendakari berria hautatu zuen, Ivo Sanader. Honek muturreko elementuak alde batera utzi zituen eta HDZ zentro-eskuin moderatuko alderdi batean bihurtzen saihatu zen.
Alderdiaren biraketa berriak posiblea egin zuen 2003ko hauteskunde legegileen ostean HSLSko liberalen babesa lortzea gobernua eratzeko; horrela, Sanader lehen ministroan bihurtu zen. Mutur-eskuineko HSPren botanteak bereganatuz, 2007ko hauteskundeetan HDZk berriz ere garaile atera zen haren emaitzak hobetuz. Sanaderrek berriz ere HSLS-HSS eta gutxiengo nazionalekin bere bigarren gobernua osatu zuen.
2009an ustelkeria eskandalu batek gogor jo zuen HDZ, Ivo Sanader espetxeratua izan baitzen, Austriara alde egin eta estraditatua izan ostean. Honen ondorioz, alderdiko familia kontserbadore nazionalista indartsuagoa egin zen eta Jadranka Kosorek, HDZ lehendakaritza eta lehen ministroko kargua lortu zituen.
Ustelkeria eta alderdiaren muturreko joera berriak, 2011ko hauteskunde legegileetan HDZk galtzea eragin zuen. 2012an alderdiak lehendakari berria hautatu zuen, Tomislav Karamarko, ere bai alderdiko familia kontserbadore nazionalistakoa zena.
2015 hauteskunde legegileak Kroaziar Batasun Demokratikoak irabazi zituen, baina gobernua eratzeko orduan HDZ eta Mostek lehen ministroa independientea izatea adostu zuten, Tihomir Orešković kargu hura okupatu zuen. Honenbestez, Karamarko lehen ministro ordea bihurtu zen.
2016an, Alderdi Sozialdemokratak Karamarkoren aurka zentsura mozio bat aurrera eraman zuen; honen arrazoia, bere emaztea eta enpresa batzuen arteko kontratu sekretuetan zegoen. Azkenean, lehen ministro ordea dimititu zuen. Horrenbestez, HDZk Orešković lehen ministroaren aurka beste zentsura mozio bat aurrera eraman zuen, arrakasta izan zuena eta urte berean hauteskunde legegileetarako deia egin zen.
2016ko uztailean, alderdiko familia kristau-demokrata moderatuak HDZren lehendakaritza lortu zuen Andrej Plenkovićekin. Honek 2016ko hauteskunde legegileak irabazi zituen eta Kroaziako lehen ministroan bihurtu zen. 2020ko hauteskundeetan bere kargua berretsi zuen.
Kroaziar Batasun Demokratikoa alderdi kroaziar nazionalista bezala jaio zen, Kroaziako Komunisten Ligaren aurka eta Kroaziaren independentzia aldarrikatzearen egitasmoarekin.
2000tik aurrera bi familia egon dira lehian alderdiaren lidergoarekin egiteko; batetik kristau demokrata moderatuak eta bestetik muturreko kontserbadore nazionalistak. Egungo alderdiko lehendakaria eta Kroaziako lehen ministroa, Andrej Plenković, kristau demokrata moderatua eta europazalea da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.