Kroaziera
hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kroaziera eslaviar hizkuntza da, nagusiki Kroazia, Bosnia-Herzegovinako eta Montenegroko mintzatua. Historikoki, serbo-kroaziera hizkuntza batuaren aldaera da eta oraindik ere aditu batzuek haren barruan mantentzen dute.
Remove ads
Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak
Fonetika
Kroazierazko fonema gehienek euskarazko baliokidea dute, baina euskaraz ez daudenak ezagun zaizkigun beste hizkuntza batzuetan topa ditzakegu.
Bokalak
- A, a: [a]
- E, e: [e]
- I, i: [i]
- O, o: [o]
- U, u: [u]
Kontsonanteak
Kroazierak 25 kontsonante ditu:
- B, b: [b]
- C, c: [ts] tz
- Č, č: [ʧ] tx, baina gogorra
- Ć, ć: [ʨ] tx
- D, d: [d]
- DŽ, dž: [ʤ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina sabaira eramanik
- Đ, đ: [ʥ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina goiko ebakortzen atzera eramanik
- F, f: [f]
- G, g: [g]
- H, h: [x] gipuzkerazko j
- J, j: [j] euskarazko bokal baten aurreko i bezalakoa (iaio)
- K, k: [k]
- L, l: [l]
- LJ lj: [ʎ] gipuzkerazko eta bizkaierazko ll bezalakoa, l bustia (llabur, mutila)
- M, m: [m]
- N, n: [n]
- NJ nj: [ɲ] ñ
- P, p: [p]
- R, r: [ɾ] r leuna, adibidez arotza hitzean bezalakoa; batzuetan, bokal modura jokatzen du (vrt, adibidez)
- S, s: [s] euskal z
- Š š: [ʃ] x
- T, t: [t]
- V, v: [ʋ] v eta u-ren artekoa
- Z, z: [z] zubererazko s bezala, deusik hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko zoo, rose hitzetako txistukariak bezala
- Ž ž: [ʒ] Lekeitiko hizkerako, frantsesezko eta katalanezko j bezala (Jacques, Jordi).
Gramatika
Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Eslaviar hizkuntza gehienetan bezala, ez du artikulurik. Zazpi deklinabide-kasu ditu: nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala.
Esaldiaren ordena SAO da: subjektua, aditza eta objektuak.
Remove ads
Hiztegia
Egunak
Hilabeteak
Remove ads
Kanpo estekak
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads