Anakardiazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz hostoiraunkorra, 8 m-raino hazten dena. Hosto txandakatuak, lore horixka edo gorrixka txikiak eta zahartzean pitzatzen den azal gris eta leuna ditu. Fruitua drupa-motakoa da. Eskualde epeletan hazten da From Wikipedia, the free encyclopedia
Legeltxorra (Pistacia lentiscus) Anakardiazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka adartsua da, 5 m inguru luzea. Adaje biribil samarra, adar tenteak edo albora luzatuak eta azal-gorrixkakoak izaten ditu; hostoak berriz elkartuak, binakako 2-5 orri pare larrukaraz eratuak, itxuraz arrautza egiturakoak eta kolorez berde gorrixkak. Lorea oso txikia izaten du, kolorez horia edo gorrixka. Legeltxorraren fruituak kafe-alearen antzekoak eta oliotsuak izaten dira. Haiekin egiten den olioa argi egiteko erabiltzen da. Portugalen, Italian eta Grezian hazten da batez ere, lur harritsua den eskualdeetako basoetan eta bereziki hariztietan.
Legeltxor | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Anacardiaceae |
Generoa | Pistacia |
Espeziea | Pistacia lentiscus Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mastic (en) |
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.