From Wikipedia, the free encyclopedia
Leinefelde Alemaniako herri bat da, Turingia estatuko iparmendebaldean kokaturik dagoena, Saxonia Beherea estatuarekin duen mugatik gertu. Leinefelde-Worbis izena ere hartzen du.
Alemaniako herririk berrienetako bat da. 2004. urtean sortu zen, martxoaren 16an, Leinefelde eta Worbis herriek, Breitenbach eta Witzingerode hiriekin bat egin zutenean.
Lau udalerrien bateraketaren ondoren, udalerri berriaren hedadura 96,55 kilometro karratukoa da. Biztanleria, berriz, 20.419 pertsonakoa, modu honetan banatuta: Leinefelde, 14.387 biztanle, Worbis, 5.541, Breitenbach, 1.021 eta Witzingerode, 614.
Herria, 320 metroko altueran dago, Turingiako iparmendebaldean. Bertan du Leine ibaiak bere iturburua.
Johann Carl Fuhlrott Neanderthal espezieko gizakia aurkitu zuena, 1856. urtean.
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.