From Wikipedia, the free encyclopedia
Helene «Leni» Bertha Amelie Riefenstahl (Berlin, 1902ko abuztuaren 22 – Pöcking, 2003ko irailaren 8) alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrerapausoengatik ezaguna. Haren lanik ospetsuenak Alderdi Naziaren aldeko dokumentalak dira. Bigarren Mundu Gerraren ondoren argazki bildumak argitaratu zituen.
Leni Riefenstahl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helene Bertha Amalia Riefenstahl |
Jaiotza | Berlin, 1902ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Pöcking, 2003ko irailaren 8a (101 urte) |
Hobiratze lekua | Munich Waldfriedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Peter Jacob (en) (1944 - 1947) Horst Kettner (en) (2003 - 2003) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-muntatzailea, gidoilaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, aktorea, argazkilaria, errealizadorea eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
leni-riefenstahl.de | |
| |
Antzezle izan zen 1923tik aurrera, Alemanian arrakasta handia izan zuten mendi filmetan. 1932an Das Blaue Licht («Argi Urdina») filma egin zuen. 1933tik aurrera Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren laguntza izan zuen, eta erregimen berriaren aldeko filmak egin zituen: Der Sieg des Glaubens (1933), propagandazko film laburra eta Triumph des Willens (1934, «Borondatearen garaipena») baliabide askorekin egindako film bikaina, Alderdi Nazional-sozialistak Nurenberg hirian egin zuen biltzar handia agertzen duena, dokumentalaren teknika, sobietar zinemaren eragina duen montaketa eta nazismoaren goraipamena nahasten dituena. 1936an Berlingo Olinpiar Jokoei buruzko film bat egin zuen, Olympische Spiele («Olinpiar Jokoak»). Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, argazkilaritzari ekin zion. Itsasoko bizitzaren gaineko filmak ere egin zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.