Lisa Brennauer
txirrindulari alemaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lisa Brennauer (Kempten, Alemania, 1988ko ekainaren 8a) errepideko eta pistako txirrindularitzan lehiatzen den atleta alemaniarra da. Bost aldiz izan da munduko txapeldun erlojupekoan (behin bakarka eta lau taldeka).
Udako hiru Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, urrezko domina lortuz Tokion 2020an taldekako jazarpen proban Franziska Brauße, Lisa Klein eta Mieke Krögerrekin batera; zortzigarren postua lortu zuen Londresen 2012an taldekako jazarpenean, eta, Rio de Janeiro 2016an, zortzigarren postua erlojupekoan eta 19. postua errepideko proban[1].
2013 eta 2021 urteen artean, bederatzi domina irabazi zituen Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan, eta lau domina lortu zituen Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketan 2018 eta 2021 urteen artean[1].
Pistako probatan, bost domina irabazi zituen 2019 eta 2021 urteen artean Munduko Pistako Txapelketetan, eta zazpi domina 2010 eta 2021 urteen artean Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan[2].