Litro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Litroa bolumen-unitateetako bat da, eta beraz likidoak, gasak, solidoak eta plasma neurtzeko erabili daiteke, nahiz eta ohikoena likidoak neurtzeko erabiltzea den. Litroaren sinboloa l da (ele letra xehea). Nahiz eta litroa Nazioarteko Unitate Sistemako unitateetako bat ez den, nazioarteko sistema horrekin erabiltzeko onartua dago,[1] eta sistema metrikoaren hainbat bertsiotan azaldu da. Bolumena neurtzeko, Nazioarteko Unitate Sistemako unitate ofiziala metro kubikoa da (m3). Litro baten baliokide da 1 dezimetro kubiko (dm3). Bestela esanda, litroa 1/1.000 metro kubikoren baliokide da, hau da, metro kubiko batek 1000 litro ditu.
Litro | |
---|---|
Neurtzen du | bolumena |
SI sistemarako konbertsioa | 0,001 m³ |
Unitate estandarretan | 1 dm³, 1.000 cm³, 0,1 dal eta 0,01 hl |
Ikurra | l, L, ל', லீ., л, لتر, l, l, л, л, l, l, L eta l |
4°Cko tenperaturan eta 1 atm-ko presioan, litro bat urek kilogramo bat pisatzen du.
Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea ez den arren, Nazioarteko Unitate Sistemako aurrizkiekin erabil daiteke: mililitro, dezilitro, dekalitro, hektolitro, eta abar.