Lizardi (abestia)
Mikel Laboaren abestia Bernardo Atxagaren hitzekin Lizardi olerkariaren omenez / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lizardi Mikel Laboaren abestia da. Jatorriz Bernardo Atxagak Lizardi olerkariaren omenez idatziriko olerki baten hitzetan oinarritzen da. 1985ean argitaratu zuen Sei albumean,[1] baita 1997ko Zuzenean albumean ere.[2]
Datu azkarrak Lizardi (abestia), Jatorria ...
Lizardi (abestia) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tangoa |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Deskribapena | |
Honen parte da | Mikel Laboa (albuma) Zuzenean |
Hitzak | Bernardo Atxaga |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mikel Laboa |
Argumentu nagusia | Jose Mari Agirrea |
Itxi
Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuko gutxienez 8 orritan irudikatzen da Laboak abestia nola sortu eta grabatu zuen. Grabatzeko estudioan sartu eta egin zuen lehenengo saioa nahikoa izan zen grabazioa borobiltzeko, estudioan grabazioa ikusten ari ziren Jean Phocas soinu-teknikaria, Iñaki Salvador musikaria, eta Marisol Bastida guztiz hunkitu zirela.[3][4]
Doinua erritmoaren aldetik tangoa denez, Laboak dantzatu ere egiten zuen abestia interpretatzen zuenean, pianoan Iñaki Salvador aritzen zela.[5]