From Wikipedia, the free encyclopedia
Lockheed Martin estatubatuar enpresa aeroespaziala, 1995 arte munduko aireontzi militar eta arma-fabrikatzailerik handienetako bat. 1995ean Martin Marietta enpresarekin batu zen, eta munduko armagintza-talderik handiena eratu zuen horrela.
Lockheed Martin | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, Defentsa-kontratista, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | industria aeroespaziala, elektronika, Informazioaren segurtasuna eta industria armamentista |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Satellite Industry Association (en) |
Honen parte | S&P 500 |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 110.000 (2020ko urtarrila) |
Ekoizpena | hegazkin militar, safety of air navigation (en) , misil balistiko, Munizio, missile defense (en) , Hegazkintza, radar, satelite artifizial, Atlas eta Orion |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Marillyn Hewson (en) |
Zuzendaria | Marillyn Hewson (en) |
Zuzendaritza-taldea | James D. Taiclet (en) , Patricia Yarrington (en) , Vincent R. Stewart (en) , Debra Reed (en) , Jeh Johnson (en) , Vicki Hollub (en) , Ilene S. Gordon (en) , Thomas J. Falk (en) , James Oren Ellis, Jr. (en) , Joseph F. Dunford, Jr. (en) , John Donovan (en) , Bruce A. Carlson (en) , David Burritt (en) eta Daniel Akerson (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | corporation (en) |
Zeren jabe | United Launch Alliance (en) , United Space Alliance (en) , Real3D (en) , National Solar Thermal Test Facility (en) , Pacific Architects and Engineers (en) eta Sikorsky Aircraft |
Ekonomia | |
Aktiboak | 50.710.000.000 $ (2020) |
Diru-sarrerak | 65.984.000.000 $ (2022) |
Irabazi garbia | 5.732.000.000 $ (2022) |
Ustiapen-mozkina | 8.348.000.000 $ (2022) |
Burtsa-kapitalizazioa | 107.390.000.000 $ (2021eko apirilaren 6a) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1995 |
Ordezkatzen du | Lockheed Corporation (en) |
Aurrekoak | Lockheed Corporation (en) eta Martin Marietta (en) |
Jasotako sariak | Collier Trophy |
webgune ofiziala |
1913an Loughead izeneko anaia irlandar batzuk ur-hegazkinak egiten hasi ziren, eta 1926an Allan Lougheadek Lockheed konpainia berria sortu zuen, eta harrezkero hegazkin militar eta zibil ugari egin ditu. Lehenengo hegazkinak, Vega-k, arrakasta handia lortu zuen. Ondorengoak ere garrantzitsuak izan ziren: 1930eko Orion-ek adibidez, helize-sistema berritzaile bat zuen. Handik gutxira finantza-talde batek bereganatu zuen konpainia. 1934ko L.10 Electra modeloak hamar bidaiari eraman zitzakeen, eta 1939ko P-38 Lighting-a Bigarren Mundu Gerrako hegazkinik ikaragarrienetako bat izan zen. 1950ean sortutako Super Constellation L. 1049 merkataritzako hegazkina garraio-konpainia askorentzat eredu izan zen, erreaktorea iritsi arte. Hain zuzen ere Lockheed enpresak sortu zuen estatubatuar armadarako lehen borroka-erreaktorea. Hamarkada horretan bertan beste zenbait modelo sortzeaz gainera, espioi-lanetarako hegazkinak egiteari ekin zion: U-2 eta 1960. hamarraldiko A-12 Blackbird (geroago SR-71 izenez ezagutua) modeloak adibidez. 1970ean aurkeztu zuen lehen merkataritzako erreakzio-hegazkina, L-1011 TriStar-a, baina arrakasta handirik izan ez zuenez, merkataritzarako hegazkinak egiteari utzi zion, eta armadarako borroka-hegazkinetara itzuli zen: 1980ko hamarraldian adibidez, F-117A Nighthawk-a egin zuten, gerra elektronikoan espezializatua, eta radarrari ihes egiteko teknologia berrienak zituena. Martin enpresarekin elkartu aurretik, Estatu Batuetako armadak ehiza-hegazkintzat aukeratutako F-22 modeloa egiten parte hartu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.