Lohihartzeko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lohihartzekoa[1] edo lan-jantzia burua izan ezik gorputz osoa estaltzen duen pieza bakarreko jantzia da, ehun gogorrez egina, laneko jantzi gisa erabiltzen dena.[2] Berez, laneko jantzi moduan sortu zuten arren, umeek ere erabiltzen dute. Herrialde batzuetan, adibidez AEBtan, presondegietan ere erabiltzen dituzte.
Hego Euskal Herrian, gazteleraren eraginez, mono urdina, laneko monoa[3] edo buzo urdina ere esaten zaio (sarritan urdina izan ohi da)[4].