From Wikipedia, the free encyclopedia
Louis José Ignarro (Brooklyn, New York, AEB, 1941eko maiatzaren 31 -) estatubatuar farmakologoa da.
Louis Ignarro | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1941eko maiatzaren 31 (83 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minnesotako Unibertsitatea Columbia University College of Pharmaceutical Sciences (en) Long Beach High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, farmakologoa, farmazialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Tulane Unibertsitatea Saud Erregea Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Farmazia ikasi zuen Columbiako Unibertsitatean 1962tik 1966ra, eta farmakologia, gero, Minnesotako Unibertsitatean. 1979tik 1985era, irakasle izan zen Tulane Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Farmakologia Sailean (New Orleansen), eta, 1985ean, Los Angelesko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan, sail berean.
Endotelioan sortutako lasaitasun faktorearen, EDRFren, izaera kimikoa aurkitzeko egin ziren ikerketetan parte hartu zuen. Analisi bikainak egin zituen, eta EDRF nitrogeno-oxidoa (NO) dela ondorioztatu zuen 1986an, Robert Furchgottekin batera, baina bakoitzak bere aldetik. 1996an, Furchgottek eta Ignarrok elkarrekin eman zuten hitzaldiak ikerketa ugari bultzatu zituen mundu osoko laborategietan. Horrela sortu zen gas batek organismoan seinale molekular gisa jardun dezakeelako lehen egiaztapena.
Sari ugari jaso ditu, besteak beste, 1998ko Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria, Robert F. Furchgottekin eta Ferid Muradekin batera, sistema kardiobaskularrean nitrogeno-oxidoak seinale molekularraren lana egiten duela aurkitu izanagatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.