Lozère
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lozère[1] (frantsesez lɔzɛʁ ahoskatua; okzitanieraz: Losera luˈzeɾɔ ahoskatua) Okzitania eskualdeko departamendua da (48), Frantziako erdi-hegoaldean, Massif Centralen hego-ekialdean. Bertan dagoen Lozère menditik hartzen du izena.
Lozère (48) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Prefetura | Mende |
Prefeta | Jean-Paul Pourquier (UMP) |
Azpiprefeturak | Florac |
Barrutiak | 2 |
Kantonamenduak | 25 |
Udalerriak | 185 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 44°20′N 3°36′E |
Azalera | 5.167 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 76519 |
Dentsitatea | 14.809,173601703 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Prefektura Mende hirian dago. Suprefetura hiria Florac da. Mugakide ditu Cantal, Loira Garaia, Ardèche, Gard eta Aveyron departamenduak. Eskualde menditsua dela esan daiteke oro har. Eskualdearen iparraldeak Marguerideko mendiek (1.554 m., Truc de Randon gailurra) hartzen dute; mendi horiek ekialderantz luzatzen dira. Ipar-mendebalean eta mendebalean sumendiek sortutako Aubraceko goi-ordokia dago; hego-ekialdean Cevenas mendialde granitikoa (Lozère mendia, 1.702 m; Bougès mendia, 1.424 m). Ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (behi eta ardi azienda) eta janari industria (Roquefort gazta) dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik jende askok utzi du Lozereko departamendua.