Lucy (Australopithecus)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucy (AL 288-1) Australopithecus afarensis espeziearen hominido baten hezur multzoa da. Hezurrok Donald Johansonek aurkitu zituen 1974ko azaroaren 24an Awash haranean, Hadar herritik hurbil, Etiopian.[1][2] 3,2-3,5 milioi urte dituzte[3] eta 20 urteko emakumezko baten hezurduraren % 40 dira.
Lucy | |
---|---|
Izen arrunta | Lucy |
Espeziea | Australopithecus afarensis |
Antzinatasuna | 3,5-3,2 milioi urte |
Aurkikuntza data | 1974 |
Aurkikuntza lekua | Hadar, Etiopia |
Aurkitzailea | Donald Johanson eta Tom Gray |
Morfologiari dagokionez, 1,10 metro luze zen[4] eta 27 kg-ko pisua zuen. Burezur xumea zeukala ikusi da, txinpantzeenaren antzekoa; gainera, bipedoa zela ondorioztatu da, pelbisa eta belaunaren artikulazioa aztertu ondoren. Ezaugarri horiek hominizazio prozesuaren eredu dira.[5]
Lucy izena jarri zitzaion, The Beatlesen Lucy in the Sky with Diamonds kantarengatik, aurkikuntzaren lehen egunean kanta hori langileen kanpamentuan entzun zelako. Hala ere, Etiopian ድንቅ ነሽ (Dinkinesh) izena du, amhareraz "Zoragarria haiz" esan nahi duena.