From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis II.a Beaumontarra (1412 – Madril, 1462ko maiatzaren 28a) Nafarroako kondestablea eta Leringo kondea izan zen.
Luis II.a Beaumontekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1432 - 1451 ← Karlos Beaumontekoa - Piarres Peralta eta Ezpeletakoa →
- Luis III.a Beaumontekoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1412 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||||
Heriotza | Madril, 1462ko maiatzaren 28a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Karlos Beaumontekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Joana Nafarroakoa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata |
Aita Karlos Beaumontekoa eta ama Ana Courtongoa izan zituen. 1432an aita hil zitzaionean, familiak Nafarroan, Zuberoan eta Lapurdin zituen lurraldeak ez ezik Nafarroako kondestablearen titulua ere jarauntsi zituen. Mauleko gobernadorea eta Gloucesterreko dukearen lotinanta izan zen 1434tik goiti,[1] baina 1449an Henrike IV.a Ingalaterrakoak eskualdea konkistatu eta Zuberoa eta Lapurdin zituen lurraldeak kendu zizkion.
Beaumontarrak zuzendu zituen Karlos Vianako Printzearen alde, Joanes II.a Aragoikoak 1447an Joana Enrikez ezkondu eta Nafarroako Gerra Zibila hasi zenean. Hori zela eta, Joanes II.a Aragoikoak 1450ean bere ondareak konfiskatu zizkion. 1451ko Oibarko guduan preso hartu eta 1460ra arte atxilotua izan zen. Gaztelako Erresuman hil zen itzulia prestatzen ari zela.
1424ko abuztuaren 25ean, Karlos III.a Nafarroakoaren alaba Joanarekin ezkondu zen.[2] Senar-emazte berrientzako erregeak Leringo Konderria sortu zuen.[3] Hamar seme-alaba izan zituzten:
Hainbat adituren arabera, Luis II.a Beaumontekoa litzateke Bereterretxeren Khantorian aipatzen den jaun kondea.[1][4] Baliteke Bereterretxe Beaumontarren etsai ziren Agaramonte leinukoa izatea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.