![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Lurraren_egitura.svg/langeu-640px-Lurraren_egitura.svg.png&w=640&q=50)
Lurraren egitura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lurraren barne egitura edo geosfera, lur planetaren barnealdeko geruza sortak osatzen du. Beste planeta telurikoak bezala (bolumena nagusiki materia harritsuz okupatua duten planetak), gero eta dentsitate handiagoko geruzatan banatua dago. Lurrak silikato solidifikatuzko kanpo geruza dauka, mantu lirdingatsu bat, eta nukleo bat beste bi geruzekin, kanpoko geruza likido bat, mantua baino askoz jariakorragoa, eta barneko geruza solido bat. Geruza hauek konposaketa kimiko ezberdina dute eta izaera geologiko ezberdina. Euren izatea uhin sismikoen bitartez iker daiteke, eta baita hainbat neurketagrabitazionalekin ere. Azala osatzen duten arroka askoren adina 100 milioi urte baino baxuagokoa da, asko periodo kretazikoan sortu baitziren. Hala ere, ezagutzen diren mineral formazio zaharrenak 4 400 milioi urte dituzte; horrek adierazten du orduan jadanik planetak lurrazal solidoa zuela.[1]
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Lurraren_egitura.svg/640px-Lurraren_egitura.svg.png)
Lurraren barnealdeari buruz ditugun ezaguera gehienak zeharkako behaketetatik datoz. Adibidez, grabitatearen indarra neurtuz lurraren masa ondoriozta daiteke. Planetaren bolumena jakin ondoren, bere dentsitatea kalkulatu daiteke. Gainazalaren arroken masaren eta bolumenaren kalkulua, eta uraren masenak, kanpoko gainazalaren dentsitatea estimatzea ahalbidetzen dute. Izan ere, atmosferan edo gainazalean ez dagoen masa lurraren barnealdeko geruzetan dago.