From Wikipedia, the free encyclopedia
Madame de Pompadourren erretratua (frantsesez: Portrait de Madame de Pompadour) 1759an François Boucher artista frantziarrak mihise gaineko olio teknika erabiliz eginiko pintura bat da. Gaur egun Londresko Wallace Bilduman dago jasota. Neurriak 91. zm × 68 zm. dira. Madame de Pompadour XVIII. mendeko intelektual frantziar garrantzitsua izan zen.[1]
Madame de Pompadourren erretratua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | François Boucher |
Sorrera-urtea | 1759 |
Izenburua | Madame de Pompadour |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 91 () × 68 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Wallace Bilduma |
Bilduma | Wallace Bilduma |
Inbentarioa | P418 |
Jabea | Julie Amelie Charlotte Castelnau (en) |
Argumentu nagusia | Madame de Pompadourra |
Madame de Pompadour ordezkatzen du, Frantziako Luis XV.a erregearen gogokoena. Garai hartako gustu finaren arabera erretratatua dago, jende kultu eta aberatsak lortu nahi zituen edertasun eta dotoretasun kanon absolutuak irudikatzen baititu. Zetazko tafetanezko soineko aberats eta arina, parpaila askokoa, hodei burbuilatsu bat bezalakoa da, gerruntzearen gainean estutua. Madame de Pompadour itxura kultu eta finarekin agertzen da, Frantziako gorte handiko benetako lehen dama, bere gustu bikainarekin denboraren arteetan (pintura, arkitektura, musika, eta batez ere moda) eragina zuena, Rokoko estiloaren garapenean eta Frantzia bere garaiko Europako benetako itsasargi bihurtzen lagunduz.
Erretratu ospetsua Londresko Wallace Bilduman gordeta dago, eta dama berari eskainitako zazpi erretratuko sail baten azkena da. Versaillesko jauregian erakutsi zuten lehen aldiz, gero Madame de Pompadourren anaiarengana emateko.
Atzealdean, maitasuna eta adiskidetasuna irudikatzen dituen eskultura bat margotuta dago. Aulkian txakur bat dago eserita. Emakumeen erretratuetan, txakur baten presentzia senar-emazteen fideltasunaren sinboloa zen askotan.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.