konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Magnesio sulfatoa[1], Epsom gatza[1] ere deitua, Mg SO4·7H2O formula duen konposatu kimikoa da. Magnesio (Mg) iturri bat da. Hidratatu gabeko magnesio sulfatoa (MgSO4) oso arraroa da eta industrian lehortzaile gisa erabiltzen da. Horregatik, "Magnesio sulfatoa" esaten dugunean, inplizituki gatz hidratatuaz aritzen gara. Epsom gatzarekin azalpen bera aplikatuko diogu. Soluzio urtsu gisa erabiliko diren prestakin medizinaletan hidratoa erabiltzen dugu, gatz horren kristal hidratatuak, delikueszenteak ez direnak, akats gutxirekin pisatu daitezkeelako eta eragozpen handirik gabe manufakturaren kalitatea kontrolatzeko prozesuen mende jar daitezkeelako.
Magnesio sulfato | |
---|---|
Formula kimikoa | MgSO4 |
SMILES kanonikoa | [O-S(=O)(=O)[O-].[Mg+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-S(=O)(=O)[O-].[Mg+2] 3D eredua] |
Konposizioa | oxigeno, magnesio, sufre, magnesium(2+) (en) eta Sulfato |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 2,66 g/cm³ |
Fusio-puntua | 1.137 °C |
Formazio entalpia estandarra | −1.288,8 kJ/mol |
Masa molekularra | 119,937 Da |
Erabilera | |
Rola | antiarrhythmic agent (en) , analgesiko, anesthetic (en) , Antiepileptiko, calcium channel blocker (en) eta tocolytic uterine relaxants (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | CSNNHWWHGAXBCP-UHFFFAOYSA-L |
CAS zenbakia | 7487-88-9 |
ChemSpider | 22515 |
PubChem | 24083 eta 522565 |
Reaxys | 4208125 |
Gmelin | 32599 |
ChEMBL | CHEMBL2021423 |
RTECS zenbakia | OM4500000 |
ZVG | 2330 |
DSSTox zenbakia | OM4500000 |
EC zenbakia | 231-298-2 |
ECHA | 100.028.453 |
CosIng | 35121 |
MeSH | D008278 |
RxNorm | 1311625 |
UNII | ML30MJ2U7I eta DE08037SAB |
NDF-RT | N0000023126 |
KEGG | D01108 |
Epsom gatza, jatorrian, Ingalaterrako Epsom herritik gertu dagoen eskualdeko ur mineralen egosketaren bidez egiten zuten, ondoren, itsasoko uretatik prestatua. Gero, gatzak epsomita izeneko mineral batetik ateratzen zituzen.
Magnesio sulfatoa lortzeko magnesio eta azido sulfuriko behar ditugu, erreakzio honen arabera:
Magnesio oxido edo hidroxidoetatik ere, azido sulfurikoa gehituz, lor dezakegu:
Nekazaritzan eta lorezaintzan magnesio sulfatoa zoruko magnesio-eskasia zuzentzeko erabiltzen dute (magnesioa funtsezko elementua da klorofila-molekularen prozesuan). Ohikoa da baratzean edo loreontzian landareak landatzeko erabiltzea, horien lurzoruak magnesio nahikorik ez duenean, adibidez patata, arrosa eta tomateentzat. Sulfato magnesikoak lurzorurako beste magnesio-gehigarri batzuekiko duen abantaila bere disolbagarritasun handia da.
Magnesioak ongintzako ondorioak dituela erakutsi du, ildaskatutako muskulua erlaxatzea eta hantura gutxitzea eragiten baitu. Beraz, traumek eragindako hantura-prozesuak tratatzeko edo haragitutako azkazalerako lokala edo topikoa erabiltzen dugu. Epsom gatzak ere gel moduan erabil daitezke, zaurietan eta mina dugunean aplikazio topikoa egiteko.
Zain barneko administrazioan, maiz, karranpeen intentsitatea murrizteko erabiltzen dute. Era berean, torsades de pointesak (takiarritmia bentrikularra) tratatzeko ere erabiltzen dut, bi minuturo 2 g/100 ml-ko dosietan, endobenosa bidez.
Haurdun dauden emakumeek ahotiko magnesio sulfatoa eta magnesio hidroxidoa libragarri gisa erabiltzen dituzte, eta haurdunaldian ere erabiltzen da krisi konbultsiboak edo eklanpsia izeneko koma prebenitzeko. Gainera, bronkodilatadore gisa erabil daiteke – droga betaagonistek eta antikolinergikoek hartzaileen desentsibilizazioa eragin ondoren – asmaren gaizkiagotze larrietan. Nebulizazio moduan ere erabil daiteke asmaren sintomak arintzeko, edo zain barneko bidean eman daiteke krisi asmatiko larrien kasuak tratatzeko.
Magnesio sulfatoa, gainera, bainu-gatz bezala erabiltzen dute, bereziki flotazio terapian, uretan disolbatutako gatz honen kontzentrazio altuek, disoluzioaren dentsitatea handitzen dutelako (giza gorputz bat buia bat bezala flotatzea eragiten du). Tradizionalki, pedilubioak (oin-bainuak) erlaxazio-helburuekin prestatzeko erabili izan da, eta zirkulazio ona izateko ere laguntzen du. Munduko toki batzuetan (Zeelanda Berrian, adibidez) etxeko edariei gehitzen zaie; kasu honetan, sulfato erradikala ez da garrantzitsua, magnesioa (bere ion Mg2+ delakoagatik) garratzaren eta mingotsaren arteko zaporea ematen duena baita. Magnesio sulfatoa hainbat purutasun mailarekin sailkatu eta prestatzen dute, bere erabilera ezberdinen arabera. Ez dira nahastu behar landa-eremuan erabiltzen den nekazaritza-gradua, pestizidekin eta nekazaritzako beste produktu batzuekin batera biltegiratua, elikagai-graduarekin edo farmazialariarekin, eskatutako purutasun-mailari buruzko arauak bete behar baitituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.