Maia Txiburdanidze
xakelari georgiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maia Txiburdanidze (georgieraz: მაია ჩიბურდანიძე; Kutaisi, 1961eko urtarrilaren 17a) georgiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 1978tik 1991ra.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Maia Txiburdanidze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | მაია ჩიბურდანიძე |
Jaiotza | Kutaisi, 1961eko urtarrilaren 17a (63 urte) |
Herrialdea | Georgia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tbilisi State Medical University (en) |
Hizkuntzak | georgiera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Itxi
1978an Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen Nona Gaprindaxvili aurreko txapelduna garaitzean; 17 urte baino ez zituen, inoizko txapeldun gazteena, harik eta 2010ean Hou Yifanek errekor hori hautsi zuen arte. Beste lau aldiz irabazi zuen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa, 1981, 1984, 1986 eta 1988an. 1991an galdu zuen txapeldun titulua Xie Jun txinatarraren aurka.
Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen 1984an. Hori lortzen duen bigarren emakumea da, Nona Gaprindashviliren atzetik.