Nona Gaprindaxvili
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nona Gaprindaxvili (georgieraz: ნონა გაფრინდაშვილი) (Zugdidi, 1941eko maiatzaren 3a) georgiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 1962tik 1978ra.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Nona Gaprindaxvili | |
---|---|
(1982) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | ნონა გაფრინდაშვილი |
Jaiotza | Zugdidi, 1941eko maiatzaren 3a (83 urte) |
Herrialdea | Georgia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Itxi
Bere belaunaldiko emakumezko jokalari onena izan zen, eta Maisu Handi titulua eskuratzen lehenbiziko emakumea (1978an).
1962an Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen Elizaveta Bykova, aurreko txapelduna, garaitzean. Beste lau aldiz irabazi zuen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa, 1965, 1969, 1972 eta 1975ean. Txapeldun titulua 1978an galdu zuen Maia Txiburdanidze herrikidearen aurka.