Mantouxen test
Pertsona bat tuberkulosiaren bakterioaren kontra antigorputzak garatu dituen jakiteko egiten den proba. Azalaren kanpo-geruzaren azpian tuberkulina txertatzen da eta hipersentikortasun-erreakziorik gertatzen den behatzen da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mantouxen testa[1], Mantouxen erreakzioa[2] edo tuberkulinaren proba pertsona batek bazilo tuberkulosoaren zatiki proteikoz osaturiko aterakinei dien sentikortasun-maila adierazteko egiten den azalbarneko proba da. Aterakina izan daiteke landu gabea (tuberkulina zaharraren kasuan gertatzen zen bezala) edo araztua (PPDaren kasuan bezala).[3] Tuberkulosiaren aurkako txertoa (BCG) jaso duten pazienteen kasuan, 15 mm baino gehiagoko erreakzioa izatea testaren emaitza anormaltzat jotzen da; GIB duten pazienteentzat, eta positibotzat jotzen da edozein tamainatako iniraupenaren aurreko erreakzioa.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.