Tuberkulina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tuberkulina Mycobacterium tuberculosis bakteriotik lortutako proteina-estraktu bat da.[1] Tuberkulosi-infekziorik dagoen diagnostikatzeko larruazalean injektatzen dute eta azterketa mediko horri Mantouxen testa deitzen zaio.[2][3]
Datu azkarrak Mota, Erabilera ...
Tuberkulina | |
---|---|
Mota | bacterial antigens (en) |
Erabilera | |
Haurdunaldia | US pregnancy category C (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D014373 |
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tuberkulina mota ezberdinak daude baina gehien erabiltzen dutena PPD (Purified Protein Derivative-ren siglak) direlarik.[4] Tuberkulosia eragiten duen bakterioan (Mycobacterium tuberculosis) dauden antigenoez osaturik dago, kultibo mikrobiologikoaren bidez lortzen dituztelarik. Tuberkulina Osasunaren Mundu Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago.[5]