Manzikerteko gudua (persieraz/turkieraz: ملازگرد, Malazgirt Meydan Savaşı; armenieraz: Մանազկերտի Ճակատամարտը, Manazkerti Jakatamartu) 1071. urteko abuztuaren 26an izan zen, Bizantziar Inperioko tropek eta seljuktar turkoen tropek elkarren kontra jardun zuten Manzikert inguruan (gaurko Turkiako Muş probintziako Malazgirt). Alp Arslanen esanetara zeuden turkoak izan ziren garaile, eta Erroman IV.a Diogenes agintaria (basileus-a) bahitu egin zuten.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Manzikerteko gudua |
---|
Bizantziar-Seljuktar Gerrak |
XV. mendeko frantziar miniatura
|
Data | 1071ko abuztuaren 26a |
---|
Lekua | Manzikert, Bizantziar Armenia (egungo Malazgirt, Turkia) |
---|
Koordenatuak | 39°08′41″N 42°32′21″E |
---|
Emaitza | Seljuktarren garaipena |
---|
|
|
|
|
|
|
~40.000 – 70.000[1] |
~20.000[2] – 30.000 |
---|
|
|
~2.000 – 8.000[2] hildako ~4.000 preso |
Ezezagunak |
---|
|
Itxi
Handik aurrera, Bizantziar Inperioaren etengabeko gainbehera etorri zen. Bestalde, turkoak Anatolian sartzeko eta indarra hartzen joateko bidea ere izan zen.
Erroman IV.a Diogenes bahituta egon zen denboran bere kargutik kendu egin zuten, eta Mikel VII.a Dukas jarrita zegoen basileus. Gainera, Erroman IV.ari zigor fisiko gogorrak ezarrita eta babesik gabe utzita, hark turkoei agindutakoak ez betetzea erabaki zuen enperadore berriak. Horrenbestez, seljuktarrak ere hitzarmenetatik aske zeudelakoan, 1073. urtean Anatolian sartzen hasi ziren, eta oztoporik ere gutxi aurkitu zuten. Izan ere, bizantziarrek kostaldeko lurraldeak bakarrik gorde ahal izan zituzten. Horregatik bizantziar kronikariek Manzikerteko guduari egun ikaragarri hura esan izan zioten aurrerantzean.