Marc Newson
diseinatzaile australiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marc Andrew Newson diseinatzaile industriala da (Sydney, Australia, 1963ko urriaren 20a). Newson-ek mundu osoko bezeroentzako lan egiten du diseinuaren eremu ezberdinetan, hala nola, aeronautikan, produktu-diseinuan, altzari-diseinuan, bitxigintzan edo arropa-diseinuan.[1]
Marc Newson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sydney, 1963ko urriaren 20a (60 urte) |
Herrialdea | Australia |
Bizilekua | Bibury Court (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charlotte Stockdale (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sydney College of the Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, eskultorea, artista, creative director (en) eta industrial designer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Qantas Nike Ideal Standard International (en) Jaeger-LeCoultre (en) Alessi (en) Caroma (en) Ikepod (en) Knoll (en) Smeg (en) Apple Inc. LVMH Swarovski Optik (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bere estiloan ertz zorrotzak ekiditeko joera du. Hau lortzeko, marra leun eta geometrikoak, indarra eta gardentasuna erabiltzen ditu. Horretaz gain, diseinatzaile australiarrarentzat diseinua ariketa esperimentala da, bai produktuen itxuran eta baita teknologia aurreratuetan ere. Ariketa hau materialen, prozesuen eta trebetasunen hurbileko azterketarekin konbinatzen ditu.[2] Marc Newson, bere belaunaldiko diseinatzailerik eraginkorrena bezala deskribatua izan da behin baino gehiagotan. Izan ere, bere produktuen salmenta-zenbakiek hori egiaztatzen dute.