Marihuana
Kalamuaren lore eta hosto lehortuen nahasketa, errez droga gisa erabiltzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marihuana Cannabisaren lore eta hosto ihartuen nahastea da, tabako gisa errez drogatzat erabilia.[1] Senda-erabilerak ere baditu.
- Artikulu hau droga psikoaktiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalamu».
Farmakologiari dagokionez, psikoaktibo nagusia tetrahidrokanabinola (THC) da; THC landarearen 483 konposatuetako bat da,[2] baina beste 84 kanabinoide, tartean kanabidiol (CBD), kanabinol (CBN), tetrahidrokanabibarina (THCV),[3][4] eta kanabigerol (CBG) ere baditu.