From Wikipedia, the free encyclopedia
Marjane Satrapi, (persieraz: مرجان ساتراپی, Rasht, Iran, 1969ko azaroaren 22a - ) frantsesezko komikigile irandarra da. Haren lanik ezagunenak "Persepolis" izenburuko sortakoak dira, Iran autobiografia gisan deskribatzen dutenak. 2007an izen bereko filmerako gidoia idatzi zuen. Umeentzako hainbat liburu ere ilustratu ditu.
Marjane Satrapi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Marjane Ebrahimi | ||
Jaiotza | Rasht County (en) , 1969ko azaroaren 22a (54 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia Iran | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Mattias Ripa (en) (1996 - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École supérieure des arts décoratifs de Strasbourg (en) Islamic Azad University, South Tehran Branch (en) Islamic Azad University Central Tehran Branch (en) Lycée Français de Vienne (en) Razi High School (en) | ||
Hizkuntzak | persiera frantsesa ingelesa italiera alemana suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, komikigilea, gidoilaria, eleberrigilea, artista bisuala, aktorea, ilustratzailea, idazlea, animatzailea, kantugilea eta margolaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lateralitatea | eskuina | ||
Lantokia(k) | Teheran eta Paris | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
Izengoitia(k) | Marjane Satrapi | ||
| |||
Satrapi Teheranen hazi zen eta bertako Lycée Françaisean eskolaratua izan zen. Haren gurasoak iraultza islamistaren aurretik Irango mugimendu sozialista eta komunistetan ibiliak ziren. Satrapi umetan askatasun zibilen zapaltzeen hazkuntzaren eta politika islamistek eguneroko bizitzan zituzten ondorioen lekuko izan zen, Ruhollah Khomeini Shah-ren erorialdia eta Iran eta Iraken arteko gatazkaren lehenengo urteak barne.
1983an, 14 urterekin, Vienara bizitzera joan zen, gurasoek bidalita, erregimen islamikotik ihesi. "Persepolis" haren nobela grafikoaren arabera, han bizi izan zituen bere institutuko urteak, unibertsitate garaia Iranen eman baitzeun. 21 urterekin, Reza izeneko gizon batekin ezkondu eta hiru urte geroago banandu zen. Azken urteotan Parisen bizi da.
Satrapik Teherango Azad unibertsitateko arte ederren masterra egin zuen, Estrasburgora aldatu aurretik. Gaur egun, Parisen bizi da, ilustrazio eta haurrentzako liburuetako lanak egiten.
David B. komikigile frantziarra ezagutu ostean eta honen bultzadaz hasi zen komikigintzan: Satrapiren marrazkigintzak badu autore horren eragina ere. Horrela sortu zen "Persepolis", eta nobela grafiko autobiografiko honi esker Satrapik nazioarteko ospea lortu zuen eta kritikariek ere oso ondo hartu zuten. Komikiaren lehen atalak Satrapiren Irango haurtzaroa deskribatzen du eta bigarren atala Europan iragandako nerabezaroari buruzkoa da. Persepolisek Angoulême Coup de Coeur saria irabazi zuen 2001ean. Haren beste bi lan ere, "Broderies" (Bordatuak) eleberri grafikoa eta "Poulet aux prunes" (Oilaskoa aranpasekin) liburua, nominatuak izan ziren: azken horrek, gainera, 2004ko urteko saria irabazi zuen. The New York Times egunkariko editorialerako ere kolaborazioak egin ditu.
Persepolis izen bereko film animatu baterako gidoia idatzi zuen, 2007ko maiatzean Canneseko Zinemaldian estreinatu zena. Epaimahaiaren saria Carlos Reygadasen "Luz Silenciosa" (Argi isila)rekin banatu zuen. Satrapik eta Vincent Paronnaudek elkarrekin zuzendu eta idatzitako filmak frantsesez Chiara Mastroianni-ren , Catherine Deneuve-ren , Danielle Darrieux-en eta Simon Abkarian-en ahotsak ditu, besteak beste. Ingelesezko bertsioak, aldiz, Gena Rowlands, Sean Penn eta Iggy Popenak. 2007an Film animatu onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. [8][9]
Azken urteotan komikigintzatik aldendu da, bereziki zineman aritzeko. Vincent Paronnaudekin elkarlanean sortutako lehen bi filmak bere komiki lanen egokitzapenak dira: 2007an, Persepolis animazio filma, 2007ko Canneseko jaialdian eta 2008ko Zesarretan saritua, eta 2011an Poulet aux prunes, kasu honetan aktoreekin filmatua. Komikiekin harremanik ez duten Satrapiren beste filmak The Voices (2014ko) Radioactive (2019) eta 2024 urtean estreinatzea aurreikusten den Paris Paradis dira.
2023 urtean Elkar eta Reservoir Books argitaletxeen arteko lankidetzari esker Persepolis euskaraz argitaratu zen. Irene Arrarats arduratu zen itzulpenaz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.