Martin Ugalde Kultur Parkea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Ugalde Kultur Parkea Andoaingo (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko gune bat da, Gudarien hiribidean kokatua, euskarari eta euskal kulturari lotutako hainbat enpresa, erakunde eta elkarte biltzen dituena. 2002an inauguratu zen, eta izena Martin Ugalde andoaindar idazleari zor dio. Bertan dute egoitza, besteak beste, Berria egunkariak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Gaindegiak, Aztikerrek, Soziolinguistika klusterrak eta Euskal Herrian Euskarazek.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Martin Ugalde Kultur Parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Andoain |
Koordenatuak | 43°13′25″N 2°00′53″W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 2002 |
Izenaren jatorria | Martin Ugalde |
Itxi
Parkearen eraikin zaharrenak Laborde Anaiak enpresakoak izanak dira, 20. mendeko arkitektura arrazionalistako Gipuzkoako adibide bikainetakoa.