Gizarte Langile estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Mary Ellen Richmond (Belleville, Illinois, 1861eko abuztuaren 5a – New York, 1928ko irailaren 12a) Gizarte Langintzaren aintzindaria eta soziologoa izan zen.
Mary Richmond | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belleville, 1861eko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1928ko irailaren 12a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gizarte-langilea |
Bere aita Henry Richmond gurdientzako burdingilea zen, eta ama, Lavinia Harris Richmond, bitxisaltzaile baten alaba. Zazpi urte zituela bere gurasoak hil ziren tuberkulosiak jota, eta ordutik bere hiru anaiekin batera amonaren etxean bizi behar izan zuen Baltimoren (Maryland).
Amaren aldeko amona alargunarekin eta bi izebekin hazi zien Richmond. Mehitable Harris, amona, sufragista zen eta bere grinagatik ezaguna. Boto eskubidearen, politikaren, espiritualitatearen eta gizartearen inguruan orokorrean hitz egiten zen ingurunean bizi izan zen.
Bere amonak ez zuen hezkuntza sistema tradizionalean sinesten, eta 11 urte izan zituen arte, etxean jaso zituen ikasketak. Ondoren eskola publikora pasa zen.
Etxean ikasten zuen bitartean, ahalik eta gehien irakurtzen saiatzen zen Richmond.
1878an eskola graduatua lortu zuen, 16 urte zituela. Honen ondoren, New York-era joan zen izeba baten etxera. Izeba hau gaixotu eta hil egin zen, eta Richmond pobrezia egoeran geratu zen. Pobrezian bi urte bizi ondoren, Baltimorera itzuli zen, eta han lanean hasi eta Eliza Unitarioan parte hartzen hasi zen.
1888an, diruzain moduan lana eskatu zuen Charity Organization Society (COS) zelakoan. Erakunde hau AEBtako hainbat hiritan zegoen, eta lehen erakundea izan zen Gizarte Langintza modu estrukturatu batean egiten. Txiroei, ezgaitasuna zuten pertsonei eta behartsuei laguntzen zitzaien. Erakunde honetan lanean hasi zenetik hil bitartean, Gizarte Langintzari emana aritu zen Richmond.
Mary Richmond ez zen sekula ezkondu eta seme-alabarik ere ez zuen izan. Minbiziaren ondorioz hil zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.