Medikuntza tradizional
From Wikipedia, the free encyclopedia
MOEren arabera, medikuntza tradizionala kultura desberdinetako teoria, sinesmen eta esperientzietan oinarritutako ezagutza, trebetasun eta praktika guztien batura da, esplikagarriak izan ala ez, eta osasunari eusteko erabiltzen direnak, baita gaixotasun fisiko edo mentalen prebentzioan, diagnosian edo tratamenduan ere.[1]
Etnomedikuntza antropologia medikoaren espezialitate bat da, sendagai tradizionalak aztertzen dituena, bereziki iturri idatzirik ez dutenak, biomedikoak baino gehiago alderdi kulturalak azpimarratuz.