From Wikipedia, the free encyclopedia
Meristemoak landare baskularrek bakarrik dituzten ehunak dira. Hazkundea zuzentzen dute, euren zelulek banatzeko eta berezitzeko gaitasun handia dutelako (mitosia). Kubo- edo zilindro-formako zelula batetik edo zelula-multzo batetik sortzen da; zelula horiek zatiketa bidez ugaltzeko gaitasuna dute, eta landare helduen ehunak sortzen dituzte. Jardute unearen eta landarean duten kokapenaren arabera, primario edo apikalak eta sekundario edo albokoak izan daitezke.
Zelula meristematikoak txikiak eta poliedrikoak dira, nukleo handi bat dute eta ez dute bakuolarik edo oso txikiak dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.