From Wikipedia, the free encyclopedia
Metahemoglobina hemoglobina mota bat da, burdina atomoa oxidatua duena (Fe3+), erreduzitua izan beharrean (Fe2+, hemoglobina normalekoa).
Metahemoglobina | |
---|---|
Konposizioa | [[Hemoglobin beta:ferriheme b [extracellular region]]][[Kategoria:Hemoglobin beta:ferriheme b [extracellular region]dun konposatuak]] (en) eta [[Hemoglobin alpha:ferriheme b [extracellular region]]][[Kategoria:Hemoglobin alpha:ferriheme b [extracellular region]dun konposatuak]] (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9008-37-1 |
Gmelin | 17423 |
MeSH | D008706 |
Hemoglobina normalaren aldean, metahemoglobinak ez du oxigenoa garraiatzen, eta horrek ehunetako hipoxia eragiten du. Gogoratu behar da hemoglobina normalean oxigenoa burdina atomo erreduzituari (Fe2+) lotzen zaiola. Burdina atomo oxidatuak (Fe3+), aldiz, ezin du oxigenoa lotu.
Metahemoglobina iluna da, eta kopuru handietan odol-zirkulazioan dagoenean larruazalak kolore iluna hartzen du, zianosiren antzekoa [1]. Metahemoglobinaren kontzentrazio altuek metahemoglobinemia izeneko gaitza eragiten dute.
Metahemoglobina kopuru txikitan dago odolean (hemoglobina guztiaren %2, hutxi gorabehera). Konposatu kimiko batzuk hartzeak metahemoglobinaren kopurua odolean areagotu dezake, burdina atomoa oxidatzen dutelako (Fe3+). Entzima batek (metahemoglobina erreduktasak) gizabanako guztiengan burdina atomoa erreduzitzen du, eta burdina Fe2+ moduan mantentzen du. Entzima horren gabeziak, baina, metahemoglobinaren kontzentrazio altuak odolean eragiten du, sortzetiko metahemoglobinemia agertuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.